2007/07/10

"Indotxina"ko protagonistak

Catherine Deneuve eta Vincent Perez bagina bezala ibili gara paraje ikusgarri hauetan, itsasoak Tonkingo golkoan gordetzen duen Halong Bay-ko islatxoek osatzen duten laberintoan barrena. Beste zortzirekin batera, bertan pasa degu eguna eta gaua eta egia esan zoragarria izan da, 'turistada" momentu batzu salbu.
Autobus betekadatxo bat hartuta, Hoi An-era iritsi gara gaur eta egun batzu hemen inguruan egiteko asmoa degu, herriaren polita eta hondartzaren lasaitasunaz gozatzeko.

Ayo.

1 comentario:

Etxebe dijo...

Lehenego aldia da halako leku baten idazten dotena, ea behar dan lekuan urtetzen dan.
Zorionak lehenik eta behin! Ikusten dot ez dozuela denborarik galtzen eta oporrak hartu orduko ahalik eta urrutien joan zariela.
Ia idazten dotzuedan noizbehinka.
Mesedez, beti euki doten duda bat argitu: zenbat prisionero amerikar geratzen dira Vietnanen? Ikusten badozue Rambo lokatz artian eskuminak eman...