2007/07/07

Sapako mendi alde berdea

Hanoitik ipar mendebaldera dagoen Sapa inguruan gabiltza azken bi egun hauetan. Arroz, arto ta kalamu soro ederrak daude inguruotan. Aldapak behartuta, terrazak baliatu dituzte lanak errazteko eta oso inguru polita utzi dute, bide batez. Oso jende atsegina topatu degu hemen ere eta bertako herrixketako jendeen bizimodua ezagutze aukera ere izan degu. Oso ikusgarria. Txina hegoaldetik aspaldi etorritako etnia bat da hemen nagusi, Black H'Mong-ak, esan digutenez.

Parajeak ikusgarriak dira eta hemen jarritako argazkia adierazgarria izan daitekeen arren, besteak ikustera animatzen zaituztegu.

Bihar, Hanoitik Halong Bay aldera mogitzeko asmoa degu ta bertatik eguneroko hau berritzea ez da erraza izango.

Hurrengorarte, ayo.

Argazki gehiago:

4 comentarios:

Gorka Camara matematikako irakaslea dijo...

Aupa bikote. Animo zeuen abenturan! Ilusioak hiltzen dituen jendeari, ahal dala, ilusio berriak sortzen erantzun behar jake, zeuek egiten zabizen eran.
Geuk aurten ez dekogu bakaziñotan inora jueteko aukerarik, horregatik eskertu nahi dogu Amaian motxilan tartetxo bat egin izana (eskerrak ez ginen Igorrenian sartu) zeuekaz bakaziñotan eruteko.
Ondo pasa eta guztia konteu. Bueltan zain gaituzue. Bitartian gu hiruron partez musu handi bana.

Unknown dijo...

Aupa hi! Lehenik eta behin, ZORIONAK motel, nahiz eta urrun egon, gogoratu naizela. Argi dago primeran pasatzen ari zaretela eta zuen bidaia gurekin banatzea eskertzekoa da. Ondo aprobetxatu (nabari da hortan ari zaretela)eta hobeto ospatu gaurko eguna garagardo fresko batzukin.

Aio

Unknown dijo...

Kaixo polittek!
Ikusten degu ikaragarri disfrutatzen ari zeatela, beraz Bro hartu zuk zeuk begi bixtan dezun oparia eta bizi topean. ZORIONAK uliatar, egiatar eta loiolatarron partez.
MUXU GOXO BAT.
Etxekoak

Anónimo dijo...

Kaixo bikote, bueno, uste dot oinguan lortu dotela blog honi trukotxua hartzeia...zer moduz doia dana? eta horrenbeste ordu autobusian egon eta gero atzekuak zela dauz? jeje, bueno, ba gaur Igorren eguna zelebraittera!!
patxo haundi bat eta jarraittu kontxintxinatik enbidixia emuten.

ainhoa